viernes, 30 de abril de 2010

jueves, 22 de abril de 2010

Logroñoko Alde Zaharraren Eraberritzea
















Hasieran erabaki genuen bezala, gure proiektuan espazio publikoa ugaritzen doa solairuetan gora goazen heinean. Espazio pribatu edo erdi-pribatuak, aurrekoaren alderantziz, urritzen joango dira goiko solairuetan.
Bi espazio mota hauen artean erlazio berezi bat sortu nahi izan dugu patioen laguntzaz bisualen bidez. Espazio pribatu orok patio bat edukiko du zuzenean espazio publikoarekin erlazionatuko dituena.
Komunikazio bertikalekin ere jolastu nahi izan dugu.
Igogailuak kristalezko kutxa baten barnean aurkituko dira, bidean zoazela espazio publikoa ikusi bai, baino espazio pribatu ingurura iritsiko zarelarik. Honek bisitariak oin-planta osoaren kontrola edukitzea eskeintzen duelarik.
Bestetik, kalean kokatu ditugu eskilerak. Hauek ere solairu bakoitzean sartzera behartzen zaituzte gora edo behera gonbidatuz.
Solairu guztien distribuzioa oinarrian dugun sarearen laguntzaz gauzatu dugu.