domingo, 17 de enero de 2010

Valbuenako museoa_oin orokorra


Gure proiektuko entramatu edo bide sareari ikutu berri bat eman diogu, herria eta parkea lotzen dituzten bideak beraien artean desberdinduz kokapen eta funtzioaren arabera:

_"bide nagusia"ren kasuan [zabalena baina ez horregatik luzeena, ez baita parkera iristen] esposaketa gune zein liburutegira sartzeko akzesoa derrigorrez patioen bitartez antolatu dugu, gainontzeko kasuen ezberdin. Beraz, bide honen gai nagusia PATIOAK izango dira.

_Erretaula gelaren alde batean gelditzen den bideak bi funtzio edukiko ditu, jendea parkera zuzendu eta erretaula gelara sartuaraztea [bidearen beste aldean gelditzen den esposaketa gunerako sarrera itxi egin dugu]. Erretaula gelara sartzera "gonbidatzeko" beste bide edo aukera batzuk ezkutatu dituzten begetazio berezi bat ezarri dugu, pantaila forman funtzionatuko duena. Beraz, bide honen gai nagusia ERRETAULA GELA eta PARKEA izango dira.

_Gainontzeko bideak: museoaren areto ezberdinetara ate bat zeharkatuz sartuko da, inoiz patio baten bitartez, beti saretik zuzenean. Zenbaitek parkera zuzenduko zaituzte, beste batzuek egoteko gune irekietara.