miércoles, 30 de septiembre de 2009

helburuak

Hiru urte daramazkigu proiektuen gaia jorratzen; baina agian gainontzeko arloekin harremanik lotu gabe, soilik bere horretan.Orainarteko proiektuetan ez dugu eraikuntza kontuan izan; ideietan eta formetan murgildu baikara. Datozen hilabete hauetan, ideia hauetatik aratago joatea espero dut, hau da, eraikitze prozesua kontuan izatea; baita eskala txikienak lantzea ere.

Bestetik, taldedekako lanen eta aurkezpen publikoen aldeko naiz; emaitza hobeak lortzen direlakoan nago; nahiz eta batzuetan beharrezkoa izan bakarkako ariketak egin behar izatea.