martes, 1 de junio de 2010

2o1o-6-1eko EMATEA

Proiektuaren azken ematea ezin izan dudu blogera igo, error ematen digu saiatzen garen bakoitzean.

viernes, 30 de abril de 2010

jueves, 22 de abril de 2010

Logroñoko Alde Zaharraren Eraberritzea
















Hasieran erabaki genuen bezala, gure proiektuan espazio publikoa ugaritzen doa solairuetan gora goazen heinean. Espazio pribatu edo erdi-pribatuak, aurrekoaren alderantziz, urritzen joango dira goiko solairuetan.
Bi espazio mota hauen artean erlazio berezi bat sortu nahi izan dugu patioen laguntzaz bisualen bidez. Espazio pribatu orok patio bat edukiko du zuzenean espazio publikoarekin erlazionatuko dituena.
Komunikazio bertikalekin ere jolastu nahi izan dugu.
Igogailuak kristalezko kutxa baten barnean aurkituko dira, bidean zoazela espazio publikoa ikusi bai, baino espazio pribatu ingurura iritsiko zarelarik. Honek bisitariak oin-planta osoaren kontrola edukitzea eskeintzen duelarik.
Bestetik, kalean kokatu ditugu eskilerak. Hauek ere solairu bakoitzean sartzera behartzen zaituzte gora edo behera gonbidatuz.
Solairu guztien distribuzioa oinarrian dugun sarearen laguntzaz gauzatu dugu.

miércoles, 17 de marzo de 2010

Logroñoko alde zaharra eraberritzeko plana_sarea



Ingurura moldaturiko 4x4m-tako sareak gune ezberdinetako komunikazio bertikalen kutxak osatu dituzte. Aldi berean, kutxa hauetako hormak luzatu egin ditugu, proiektuaren antolamenduaren oinarri bihurtu direlarik.

Bestetik, ez dakigu gure sarearen muga soilik zuloen eremuetara mugatu edo eskala handiagoko sare proposamena garatu.

lunes, 15 de marzo de 2010

Logroñoko Alde Zaharra eraberritzeko plana_Hotela eta Erakus-tokia

Proiektu honek bi oinarri izango ditu: 1. Espazio publiko eta pribatuaren arteko konbinaketa berezia Bertikalki gorantz egin ahala, espazio publiko azalera ugarituko da, pribatua txikiagotuz. Hau antolatuz, bi patio mota sortuko zaizkigu, pribatuak eta publikoak, non argiztapenerako eta proiektuaren egituraketan ezinbesteko suertatuko diren. 2. Sare egituratzailea, 4x4m-ko modulotik hasita, ingurura moldatu eta alde zaharrarekin loturak sortu dituena. Espazioak sare honen arabera antolatuko dira, baita erakusketa gelen inguruan agertuko diren horma bereziak izan ere.









Programa[espazio publiko eta pribatuaren antolamenduaren araberakoa]:

1. Espazio publikoa [erakusketa gelak]
o sol_txikiak, ilunak, efimeroak
1 sol_Lan egiteko, ensaiatzeko, isilak, liburutegiak, aretoak
2 sol_Erakusketak, kanpo erakusketa, konferentzi gelak
3 sol_Erakusketa irekiagoak, antzerki guneak, espazio irekiak
4 sol_Kafetegia, jatetxea, erakusketa berezienak

2. Espazio pribatua [logelak]

1 sol_Gelak tailer izaerarekin, patiorik gabekoak
2 sol_Epe luzerako gelak
3 sol_Publikoarekin harremanik ez dutenak, patio pribatuarekin
4 sol_Erakusketa patiodunetara begiratzen duten gelak

3. Espazio pribatua [zerbitzuak]

0 sol_Administrazioa, informazio gunea, biltegiak, Spa, Kafetegia, atseden gunea....